1. ASTEA

AZAROAK 12, osteguna:

Hobe berandu inoiz baino!

        Gaur azkenean gure IKT irakasgaiko praktiketako irakaslea ezagutu dugu. Lehenik eta behin, irakasleak bere burua aurkeztu du. Bere hitzegiteko modua eta esandakoak hurbiltasunaren sentsazioa eskaini digu, edo behintzat hori izan da nire sentsazioa.

        Geroago, IKT ikasgaiari buruz eta burutuko ditugun saioei buruz berriketan hasi gara. Andonik, irakasleak, ikasleei galdetu digu ea zer nahiko genuke bere ikasgaiari buruz ikastea eta bere saioei buruz zer espero dugun lantzea eta lortzea. Azkenik, bere irakasgaiko ebaluazio metodoari buruz aritu zaigu. Blogeko notaren ehunekotik, ikaskideek zenbateko balioa jarriko diguten erabakitzeko aukera eman digu. Horrek biziki harritu nau, izan ere,  ikasleekin batera ebaluazio sistema erabakitzeko aukera eman digun irakasle bakarra izan da.

        Bukatzeko, klase guztiaren aurrean banakako aurkezpenak egin ditugu. Saio honetako ariketarik gogokoena izan da. Nik nire izena, adina, jaioterria eta gradu honen aukeraketaren zergatia azaldu dut. Haiekin atzerriko, eta gehien bat hirugarren munduko umeekin, lan egin nahi dudala konpartitzean guztiz eroso sentitu naiz. 

        Laburbilduz, asko gustatu zaidan ariketa izan da, irakasleak eta baita nire klaseko gainontzeko ikasleak ni hobeto ezagutzeko aukera eskaini digun ariketa izan baita, eta alderantziz, nik haien burua hobeto ezagutzeko. Beraz, gaurko saiotik pozik atera naizela esan dezaket, edo gutxienez, BEREZI sentitu naizela.






AZAROAK 13, ostirala:

Hasi gaitezen lanean!

        Gaurko saioari hasiera emateko, Telefonikak 2014. urtean argitaratutako "Sociedad de la información en España" izeneko bideo ikusi dugu:



         Behin bideo ikusita, talde handian komentatu dugu. Bideo honetatik niri gehien arreta deitu nauena Espainiak Europar Batasuneko smarphone kantitate gehiena izatea  izan da, gaur egun jasaten ari garen krisia ikusita. Eta horrekin batera, urtetik urtera nola handitzen dugun teknologia berrien erabilera azkenean gugan dependentzia sortu arte.  
ETORKIZUN DIGITALA ORAINA DA JADA!




         Gero, Big Bang Datari buruzko informazioa bilatu behar izan dugu. Nik aurretik entzunda eduki ez dudan termino bat izan da. Eta oso interesgarria iruditu zait izan ere, bolumen handiko datuak jaso, bildu eta prozesa ditzake. Baina jakinaren gainean egon behar gara, gure datuak gordetzeko energiak eragindako eta kilometro askotara sortzen diren koste handiak behar direla. 


Informazioa lantzeko hirunaka jarri gara eta bukatzean talde batek klase aurrean bildutakoa guztiei azaldu digu. Ondoren hurrengo bideoa ikusi dugu:



         Klaseari bukaera emateko, hurrengo bi bideoak jarri dizkigu Andonik, sare sozialei eta identitate pertsonalari buruz hausnartzeko.
        





           Bi bideo hauek bereziki harritu naute. Nik sare sozialen eguneroko erabiltzailea naiz eta hauen arriskuez kontziente naizen arren, beti egon daiteke argazkiren, komentarioren eta abarren bat gure eskuetatik ihes egin diezazkigukeena.
Bideoetatik esaldiren bat azpimarratu behar banu honako hau izango litzateke "Si no lo haces en tu vida normal, ¿por qué lo haces en Internet?



         Gure buruari gaiarekin erlazionatutako galdera batzuei buruz hausnartzeko proposatu digu irakasleak eta hau izan da nirea:

         Identitate digitala, bilaketaren emaitzak erakusten dituen zure izen- abizenei lotutako sare sozial, iruzkin, argazki etab. guztiek zure identitate digitala osatzen dute, hau da, Interneten bidez argitaratzen dituzun norbanako bizitzaren aspektuak: argazkiak, albisteak, bideoak, blogak..

         Nik, lehen esan dudan moduan, sare sozialen eguneroko erabiltzailea naiz, Twitter eta Instagram erabiltzen ditut gehien bat baina Tuenti eta Facebookeko erabiltzaile kontua ere sortua daukat. Hauetan ahalik datu gutxien jartzen dut nire perfilean baina jakin badaki, nahiz eta zeharkako bidetik izan (argazkiak, iruzkinak etab. argitaratzean) ezagutzera ematen ditudala nahiz eta nahi ez. 

          Hala ere, nire ustetan, Interneten ematen dudan irudia oso gertu dago nire izatetik baina pertsonak ni ezagutzea gustuko dudanez, pertsonalki ezagutzera gonbidatzen zaituztet ni epaitu aurretik!

         Beraz, nire identitate digitalak ez nau bereziki kezkatzen baina sarean KONTU HANDIZ ibili behar naizela badakit. Behin zeozer sarera igotzean ez dagoelako atzera egiterik, betiko gordeta egongo delako sareko lekuren batean.

Aste honetako hausnarketekin bukatzeko, esan beharra daukat eskolan identitate digitala ezinbestean landu behar dagoela. Lehen esan dugun moduan, teknologia berriak urtetik urtera gure bizitzan gero eta gehiago txertatzen ari baitira eta gaurko umeek Interneten aritzeko erraztasun nabaria daukatelako. Beraz, IKT irakasgaiaren bitartez identitate digitala landu beharra daukagu.

Eta GOGORATU: Guztiok BEREZIAK gara bai, baina besteek ez gaituzte BEREZI egiten, norberak baizik.

















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina