4. ASTEA

ABENDUAK 10, osteguna:

Haria galdu arren, lanean jartzeko prest berriz ere!

          Berriro ere lanean hasi beharko gara. DAL astea dela eta, aurreko astean ez genuen IKT saiorik izan eta ondorioz, aurreko klasean egindako nahiko ahaztua geneukan. Horri konponbidea emateko, ohiko modura, bi ikasle atera dira klase aurrera guri ideiak argitzera.

          Behin egindakoa birgogoratuta, betiko taldeetan jarri gara gure proiektuari, hau da, "GURE FUTBOLINA"ri  jarraipena emateko. Andonik, talde bakoitzeko portatil batean Adobe Premiere Pro programa deskargatzeko esan digu (programa ezagutu nahi baldin baduzue egin KLIK). 

 










      Adobe Premiere Pro programa deskargatzea pila bat kostatu zitzaigun. Beraz, gure proiektuaren bideo edizioa lantzeko erabiliko genituen bai argazki, bai bideo, bai abesti, bai dokumentu Internetetik jaisten hasi ginen. Behin programa deskargatuta geneukala, honen erabilera egiten hasi ginen. Asko kostatu zitzaigun programa ulertzea baina hiruren artean aurrera atera ginen eta dokumentuak jaistea ordea, oso erraz egin genuen.

          Aurreko Postetan esan dudan moduan eta dagoeneko jakingo duzuenez, "GURE FUTBOLINA" izeneko proiektua burutu dugu eta hau izan da gero, bideo ediziorako, eskuz egin dugun Story Board-a:

                         



Eta kontuan izan; gure IZAERA da BEREZI egiten gaituena. Ez aldatu inor agintzen dizulako!


ABENDUAK 11, ostirala:
  
Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau!

           Gaurko saiora ezin izan naiz klasera joan. Baina nire taldekideei galdetuta, kontatu egin didate zer egin duten:

           Klaseko lehenengo 20 minutuetan "GURE FUTBOLINA" proiektuarentzako beharrezko bideoak grabatzeko denbora izan dute. Nire taldeak futbol zelai baten atalak azaldu ditu bakoitzaren azalpen txiki bat eginez. Esan didatenez, atalak euskaratzea ez zaie askorik kostatu, bakoitzaren azalpen txikia egitea ordea, bai.

Geroago, ostegunean Internetetik jaitsitako argazki, abesti, bideo, dokumentu etab. -en bilduma odenatu eta proeiktuaren bideo edizioa egiten hasi dira. Programa, nire moduan, haientzat ere berria zen eta kostata ulertzea lortu dutela esan didate.



Hala ere, abesti guztiak dagozkion irudi zein bideo zatiei egokitzea lortu dute eta "GURE FUTBOLINA"ren bideo edizioa ia-ia bukatzear dago. Hiruren artean asteburuan bukatzea erabaki dute eta horrela egin dugu!
Resultado de imagen de grupo trabajador




Talde moduan BIKAIN aritzen gara eta BEREZIKI pozik lan egiten dut haien alboan!


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina