2. ASTEA

AZAROAK 19, osteguna:

Inor ez da ikasia jaoitzen!

        Gaur bigarren asteko lehenengo saioa izan dugu, hau da, gure IKTko irakasle berriarekin izan dugun hirugarren klasea. Hasteko, blogaren inguruan aritu zaigu Andoni. Komentatu digu ikasle batzuk, ni barne, txarto gonbidatu dugula blogera eta egile egin beharrean administratzaile egin behar dugula irakaslea.


         Geroago, PBL (Project Based Learning) izeneko irakaste metodoaren izena aipatu digu eta horri buruzko informazioa aurkitzeko aukera eman digu. Nik aurretik entzunda ez nuen metodo bat zen eta bitxia iruditu zaidanez ahalik eta informazio gehien topatzen saiatu naiz. 


         Datu mordo aurkitu dut "Qué es el projecto Based Learning" izeneko web orrialdean (irakurri nahi baldin baduzue egin klik izenburuaren gainean) eta niretzat interesgarriak izan direnak gainera. Ondorioz, Andonik klasearen aurrean nork azaldu nahi duen galdetu digunean, kementsu bihurtu eta eskua altxatu dut. Ariketarekin bukatzeko, "Que dicen los estudios sobre le Aprendizaje Basado en Proyectos" izeneko, PBLri buruzko, artikulu bat irakurri dugu banaka (zuek ere irakurri nahi baldin baduzue hemen uzten dizuet).



          Artikulu honetako zenbait esaldi benetan interesgarri aurkitu ditut hezkuntza munduan praktikan jartzeko eta zuek ere irakur ditzazuen zuekin partekatuko ditut:

- "El alumno tendrá que poner en práctica conceptos teóricos para resolver problemas reales".

- "Los docentes deben actuar como orientadores del aprendizaje y dejar que los estudiantes adquieran autonomía y responsabilidad en su aprendizaje".

- "Además, deben disponer de tiempo para atender inquietudes y necesidades de los alumnos".

- "No son aquellos proyectos en los que los estudiantes aprenden cosas que no están en el currículo".

- "Su principal característica implica tareas que sean un reto intelectual, basados en la investigación, la lectura, la escritura, el debate y las presentaciones orales".

- "Debe contar con tiempos de trabajo sin supervisión".


        Laburbilduz, eta PBLarekin bukatzeko, guztion artean metodo honek dauzkan onurak aipatu ditugu: autoezagutza, ikasleen autonomia (lan denboraren krontrola ez ezartzean), azkeneko produktua hobetzen da, ikasleen motibazioa sustatzen du (beraiek protagonistak direlako eta proiektuak haien interesetatik sortzen direlako), disziplina artekotasuna lantzen duen proiektua eta esanguratsua dela, eguneroko erronkak lantzen ditu, ikasleek haien ikaskideak entzuten erakusten ditu beraien arteko harremanak kritiken bitartez estutuz, estresa gutxitzen du, zeharkako gaiak lantzen ditu (emozioak, teknologia, ahozkoa, idazmena etab.)...



          Azkenengo minutuetan irakasleak lantzeko 3 aukera eskaini dizkigu: Hezkuntza Berezia, Arbela Digitala eta Bideo Edizioa. Nik Hezkuntza BEREZIA landu nahi nuen arren, nire ikaskideen gehiengoak azken aukera hau lantzea erabaki dute.
Beraz, aurreko eguneko taldeetan batu gara BIDEO EDIZIOAREN bitartez proiektu baten ideia lantzen hasteko. Horretarako proiektua nori zuzenduta egongo den (adina eta zikloa), curriculumarekin nola lotuko dugu eta zer egingo dugun pentsatzen hasi gara baina ez digu askorik egiteko denbora eman eta hurrengo egunerako utzi behar izan dugu.

         Aurreko guztia kontuan izanda, esan beharra daukat, PBL metodoa oso aproposa ikusten dudala hezkuntzarako. Izan ere, proiektuetan oinarritutako irakaste metodo honetan, non trebetasunak eta ezagutzak parekatzen diren, ikasleak ere BEREZI sentitu daitezke, irakaste-ikaste prozesu honetan haiek baitira benetako protagonistak.




AZAROAK 20, ostirala:


Gazteak baleki, zaharrak bazela!

       Gaurko klaseko gogoeta Euskal atsotitz honekin hastea aproposa iruditu zait. Izan ere, atsotik BEREZIA eta jarraitu beharrekoa aurkitzen dut. Gazte garenean "ez dakit" esanez kexatzen gara eta zaharrak izatean ordea, "ezin dut" batekin zeozer egin gabe uzten dugu. Beraz, aitzakiak bilatzea dugu koxka, saiatu beharrean eta ondorioz, lortu beharrean.

         Haria galdu eta beste ildo batetik jarraitu baino lehen, gaurko saioan egin duguna azaltzen hasiko naiz. Lehenengo eta behin, irakasleak oraindik txarto gonbidatu dioten ikasleak egoten jarraitzen zuela esan digu eta blogen inguruan ere, pixka bat hitz egiten aritu gara.

           Gero, bi klasekide atera dira klase erdira; batek, orain arte IKT klaseetan egindakoa birgogoratzen aritu zaigu eta besteak ordea, aurreko klaseko azkenengo minutuetan egiten hasitakoa plazaratu digu. Honetaz behin oroituta, proiektuarekin hasi gara.

            Aurreko eguneko taldeak eginez, hirunaka jarri gara eta gure proiektuaren mamia zein izango zen pentsatzen hasi gara. Nik etxean gaiari bueltak ematen egon nintzen aurreko arratsaldean eta merkatu bat edo futbolin bat egiteko ideia sortu zitzaidan. Nire taldekideei pentsatutakoa azaldu ostean, gai bakoitzaren ezaugarriak zein izan zitezkeen azaldutakoan, haiek futbolinaren ideia gustukoago izan dute eta horrekin aurrera jarraitzea erabaki dugu.



GURE FUTBOLINA izeneko proiektua izendatu dugu eta gaurko saioan hauek izan dira futbolina nola lantzeko atera ditugun aurrerapausoak:

- Hirugarren ziklorako zuzendua egongo den proiektua izango da.

- Futbolean eta batez ere, kirol munduan egon daitezkeen sexu desberdintasunak ikasleen ikuspuntuetatik desagerrarazten saiatzea.

- Haien interesetatik abiatutako proiektu bat da, (PBL metodoan oinarrituta) non, futbola aukeratu dugun gai nagusitzat. Izan ere, edozein ikastolako jolastokietan ikasleak futbolera jolasten ikus ditzakegu, futbola urtetik urtera modaz pasatzen ez den joko bat izanik.

- Curriculumaren zenbait gaitasun honela lantzea espero dugu, edo behintzat hauek izan dira gure aurre ideiak:

1.- Erliebea: futbolineko materiala egitean beharreko egur mota non aurkitu jakiteko (zuhaitzak).

2.- Ariketa fisikoa eta osasuna: Mendira joatean materialak aztertzeko.

3.- Atzerriko hizkuntzaren literatura: Euskal Industriaren historia ingelesek batek azaldua, adib.

4.- Generoa: Kiroletan egondako sexu desberdintasunak eta berdintasunak azaltzea.

5.- Ugalketa aparatua: gizon eta emakumeen arteko desberdintasun fisikoak.

6.- Europar batasuna: Herrialde desberdinen taldeak ezagutuz.

7.- Hizkuntza: futbolarien arteko harremana eta komunikatzeko erak landuz.

8.- IKT: Interneten bitartez futbolaren eta futbolari desberdinen historia bilatu.

(Esan beharra daukat, gure taldea klase guztiaren aurrera atera dela eta ikaskideak gure proiektua curriculumarekin lotzen lagundu gaituztela. Beraz, eskerrik asko bihotz- bihotzez.)  
- Curriculuma irakurri nahi baldin baduzue egin KLIK hemen.-

          Bukatzeko, jakinaren gainean egon behar duzue proiektu hau, lehen esan dudan moduan, PBL irakas metodoan oinarrituta dagoela (ondorioz, ordutegi zehatzik ez egon arren, curriculumean azaldutako irakasgai guztiak biltzen ditu) eta ikasleekin bideo edizioa lantzea nahi dela. Hori horrela izanda, GURE FUTBOLINAREN muntaketa guztia ikasleekin grabatuko genuke eta baita amaieran egingo genukeen futbolin txapelketa ere.  


Gaurko saioari bukaera emateko, pentsatutako proiektuari forma ematen hasi gara. Horretarako, futbolinaren bozetoa egiten jarri gara martxan, behin bideo edizioa burutu behar dugunean ideiak argi izateko. Beraz, GURE FUTBOLINAREN storyboard-a egiten hasi gara.


                              




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina