5. ASTEA

ABENDUAK 17, osteguna:

         Bukatzear dugu lau hilabetea. IKTko bi saio besterik ez zaizkigu geratzen, azkenengo astea, hain zuzen ere. 

          Klasera heldu gara eta "GURE FUTBOLINA"ren bideo edizioa bukatuta izan dugu. Ikaskideen eta irakaslearen aurrean aurkezpena egiteko PREZI bat egin  dugu (aplikazioa ezagutu nahi baldin baduzue egin klik izenean). Baina Andonik oztopo edo erronka moduko bat jarri dio denon lanari: gure proiektua aurrera ateratzeko imajinatu behar genuen gure ikasleen artean hezkuntza berezia jaso beharreko ume bat zegoela eta horretarako PBLa ume horrentzako ere prestatua egon beharko litzateke.

Guk, gure klasean haur herren bat egongo zela erabaki dugu hiruron artean. Baina gure proiektua burutzeko prozesuan beste ikasleen antzera arituko litzateke lanean. Horretarako, mendira joatean ez ezik, beste ekintzetarako ere beste ikasle eta irakasleen laguntza izango luke, adibidez, egurra mozterako orduan, panpinak egiterakoan... Bukatzeko, futbolinera jolasterakoan, ez genuke futbolin oso altua egingo eta ondorioz, ikasle guztiak jolastuko lukete, inor bestea baino gehiago ez izateko.




 Hau izan da gure lanaren emaitza, zuen gustukoa izatea espero dut:





ABENDUAK 18, ostirala:

Heldu zaigu agur esateko ordua...

           Gure azken klase honetan, beste lau ikaskideen blogak aztertu eta ebaluatu ditugu. Baina hori egin aurretik Andonik, beste irakasgaietan bezala, irakaslearen ebaluazio fitxa banatu digu guk bera irakasle moduan ebaluatu dezagun. Ondoren, blogak nola ebaluatu behar genituen azaldu digu eta horretarako, bakoitzaren e-mailera honako fitxa hau bidali digu: Ebaluazio fitxa. Hauek bisualki nolakoak ziren, nola idatzita zeuden eta ikaskideek erabilitako baliabideen aberastasuna gorabehera baloratu ditugu.

        Hauek izan dira nik aztertu behar izan ditudan blogak, ea zuen gustukoak diren (nik primeran daudela deritzot!):

- AMAIA CARREGALEN BLOGA

- ANDER ARCEREN BLOGA

- IBAI ESTEBANEN BLOGA

- ARITZ BENINGNOREN BLOGA


             Blogen balorazioekin bukatzean, klaseko zenbait ikasle joan behar izan dira eta besteok PBL proiektuen aurkezpenekin jarraitu dugu.

             Eta orain bai... orain bukaera heldu zaigu. Irakaslea begirunez agurtu dugu eta klasetik atera aurretik denboran aste batzuk atzera egitea erabaki dut. Eta han nengoen ni, beti bezala informatikarekin burua apurtzen Abendua noiz iritziko zain... Baina orain badakit asko ikasi dudala (zer den PBLa, nola erabili Abode Premier Pro programa, Errobotika nola eraman daitekeen hezkuntzara etab.) Horrez gain, irakasgai honek lehendik banekien zerbait bir gogoratu dit eta orain ziurtasunez esan dezaket: ONDO PASATZEA ETA EGITEN DUZUNAREKIN DISFRUTATZEA DELA IKASTEKO MODURIK ERRAZENA!

            



Hau guztiagatik eta beste askorengatik MILA ESKER ANDONI bihotz- bihotzez!

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUET HEZKUNTZA INTERESGARRI DERITZOSUEN GUZTIOI... eta ez ahaztu: Edonor izan daiteke BEREZI!
           

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina