3. ASTEA

AZAROAK 27, ostirala:


Adiskide onekin orduak labur!
    

Eta horrela sentitu naiz gaurko klasean. Izan ere, espero ez nuen saio ikaragarri BEREZIA izan dugu gaurkoan. Labur- labur egin izan zait, barre pila bat egin dut (nire teknologiarenganako behin eta berriroko utz egiteak direla eta, noski) baina pila bat gustatu zait eta egunen batetan esperientzia berriro errepikatzea espero dut.

        Andonik 
BQ enpresako Jokin ekarri du unibertsitatera. Jokinek klasean robotika lantzeko honako maletin hauek ekarri dizkigu:

          

IMAGINE, LEARN, PLAY.
          

          Baina praktikarekin hasi baino lehen azalpen batzuk eman dizkigu robotikaren inguruan. Gaitz erdi! Izan ere, nik robotika hitza lehendik entzunda nuen baina haren inguruan ezer baino gutxiago dakit. Jokinek, robotikaren munduari eta honek hezkuntzan duen erabilerari buruz aritu zaigu modu oso hurbil eta ulergarrian. 

         Lehenik eta behin, honako bideo labur hau jarri digu LHko laugarren mailako ikasle batzuk sortu zuten robot baten adibidea eskainiz:



             
       

    Behin bideo ikusita, bi ideia nagusi hauek aurkeztu dizkigu:
1.- Teknologia kontsumitzaile izatetik teknologia sortzaile izatera pasa garela hiritarrok.
2.- Teknologiari diogun miresmenarekin beti bueltatzen gara hark izan duen lekura.

"Gazte zein heldu, ikasle zein irakasle, guztiak TEKNOLOGIAN HEZTEA da helburua".

       Gainera, azaldu digu nola lehen MS2a zegoen eta Bill Gatesek pestainetan oinarritutako Windows izeneko programa asmatu zuela. Honek Interneteko munduan aurrerapen itzela ekarriz. Gauzak erraztu zituen, Hardwarea merkatzea ekarriz eta ordenagailuaren erosketak areagotu zituen. Hala ere, Internet oso garestia izaten jarraitzen zuen baina urte batzuk beranduago ADSLa edo fibra optika merketu egin zen eta blogak, aplikazio berriak etab. agertu ziren.

"Programazioa, elektronika, mekanika eta 3D diseinuaren oinarriak SAMURRAK eta aldi berean, ERAKARGARRIAK bihurtu".


            Ikasleentzat, robotikaren ESPERIENTZIA honela izatea espero da:

- SINPLEA (guztiontzat erraza izatea bilatuz)
- MOTIBAGARRIA (ikasleen interesetatik sortuz)
- ATSEGINA (haien gustukoa eginez)
- SORTZAILEA (modu ezberdin batean nola erabili pentsatuz)
ESANGURATSUA (ikasketa identifikatiboa edo esanguratsua)


"HEZKUNTZ EKOSISTEMAri esker, produktu teknologikoak ezagutzetik, produktu teknologikoak sortzea".

             
Hurrengo bideoa Interneten aurkitutako teknologia berrien inguruan mintzatzen da:



            

Bideo honek urte batzuk barru garrantzitsuena SORTZAILEAK IZATEA izango dela pentsatzera eran nau...

"Robotika eduki baino gehiago baliabide bezala: baliabideak IKASKUNTZA PROZESUAREN mesedean erabili".

"Helburu nagusia erronka dibertigarriak suposatzen duten SORMEN PROIEKTUAK taldean burutzea".

Gaurko sarrera honetan zehar esaldi edo gogoeta desberdinak zuekin partekatzen joan naiz. Hauek Jokinek ekarritako PPTan idatziak zeuden eta bereziki arreta deitu didate. Hala ere, Jokinek esandako esaldiren bat nagusitu beharko banu honako hau izango litzateke:



"KONTUA EZ DA ROBOTIKA IKASTEA, BAIZIK ROBOTIKAREKIN IKASTEA".

Esaldi paregabea aurkitu dut, honako hau hezkuntzaren mamia dela uzte baitut. Robotikarekin bakarrik ez, irakasgai, ariketa, teoria, prozesu etab. ikasi beharrean haiekin ikasi beharra daukate ikasleak. Egiten ari direnarekin gozatu behar dute hori baita benetan ikasteko modurik errazena. 
Beraz, ez ahaztu: Ikasleak zeozer egitera behartu beharrean, honekin ikastera gonbidatu!

Klaseari jarraipena emanez ikasitako praktikara eraman dugu eta Bitbloq programan izena eman dugu (programa ezagutu nahi baldin baduzue egin KLIK) ZUM kitaren plaka ordenagailuan konektatu ahal izateko. Eta LED argiak programatzen aritu gara. Hasieran Nagorek eta biok nahiko galduta genbiltzen eta ordenagailuarekin arazoak izan ditugu baina hainbat saiakera egin ostean bi argi hauek piztea lortu du. 



Honekin bukatzen dut gaurko gogoeta eta gogoratu: egin eginbeharrekoa baina egiten duzun guztia BEREZI bihurtu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina